Mostrando entradas con la etiqueta Motxilak . Mochilas. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Motxilak . Mochilas. Mostrar todas las entradas

6.16.2014

Udako motxilak 2014 mochilas verano

Uda berriarekin batera maridomingi motxila berriak. Oihal liso eta estanpatuak aukeran, argiagoak ala biziagoak, baina denak izaera berberarekin. Nahi haina sartzeko gaitasuna dute, bi oihal ezberdinak batuz, poliki, goxotasunez egindakoak. Algodoizko hariarekin gantxillozko poltsikoa dute kanpoan, eta norberak bere botoia.
...
Nuevas mochilas llegan con el nuevo verano. Telas suaves o coloridas, todas con la misma personalidad. Para poder meterlo todo dentro, creadas desde el cariño, con dos telas diferentes, hilos de algodón ganchilleados que crean un bolsillo fuera y cada una con su propio botón.








7.24.2013

hara! zuen eskariak

Nire sormena zuen laguntzarik gabe murritzagoa izango litzake, zuek baitzarete askotan, ideiak ikustarazten dizkidazuenak.

Hartutako atsedenaldi txiki baten ostean zuentzat egindako poltso eta motxila batzuk. Orain ileran daudenaren bila :))

Mila esker!

















5.23.2013

motxilak

Artilea, oihal ezberdinak, sokak, botoiak... biltzen noa beti. Hauetakoren bat ikusi eta gustoko dudanean, nireganatzen dut, ondoren bere tokia bilatuko diodala jakinda. Ez dut argi izaten zer egingo dudan gauza bakoitzarekin, behin elkarrekin ikusita sortzen doaz nire artelanak, goxotasunarekin landuz.

Ezberdinak dira denak:

Beigea, forro loredunarekin eta urre zahar koloreko botoia.








Beltza, poltsiko arrosa eta botoi beltza.





Grisa aurretik, beltza atzetik, poltsiko grisa eta beigea, eta botoi granatea. 







Berdea estanpatu marroi eta txuriekin, forro berdea, berde ezberdinetako poltsikoa eta botoi marroia. 



Marroia estanpatu berde eta laranjekin, forro marroia, laranja ezberdinetako poltsikoa eta urre zahar koloreko botoia.



Marroia, berde koloretako forroarekin, poltsiko marroia eta botoi marroia.




Tamaina, prezioak, eskari bereziak, koloreak... jakiteko, idatzidazue KONPROMEZURIK GABE.
Helbide elektronikoa: izaromaridomingi@gmail.com
Facebook: https://www.facebook.com/MaridomingiIzaro
Edo hemen beheko komentarioetan.

Ea gustoko dituzuen :)))))))