3.14.2013

sasi guztien gainetik, hodei guztien azpitik

Txikitatik bizi dut Korrika. Gure herritik pasatzen den orduan pasata, beti gaude han, zain, noiz etorriko den itxoiten. Musika, jende burrunba eta hots zaparradak entzun eta bihotza jartzen zait sutan. Zenbat jende, zenbat desio, zenbat motibo. Denak elkarrekin, gure hizkuntza txikiaren alde, zapaltzaileen aurka.

Badator beste behin, Euskal Herria guztia zeharkatuz, txoko guztiak berotuz, motibatuz, egun batean historia izatea gustatuko litzaidakeen mugimendua.

Sasi guztien gainetik, hodei guztien azpitik!



2 comentarios:

  1. Udane19.3.13

    Maridomingi!!! ze polita ilustrazioa!!! (beti dia politak baño bueno)

    Bide batez, hau ikusiet ta zukin goatu naiz: http://oarsobidasoa.hitza.info/2013/03/19/jaietan-parekidetasuna-sustatzeko-logo-lehiaketa-antolatu-dute/
    ;)

    ResponderEliminar
  2. Udane! eskerrik asko!
    ze ongi lehiaketarena, ea logo polit bat bururatzen zaidan ;)
    Zure txanoa prest daukat, mezulari bidez bidaliko dizut!
    miiiila eskeeer guapa!

    ResponderEliminar